• Ir a navegación principal
  • Ir al contenido principal
  • Ir a la barra lateral primaria
Tamara -arroyo, Psicología y mujer

Tamara -arroyo, Psicología y mujer

Consigue una sana relación contigo misma y tu cuerpo para establecer relaciones satisfactorias con los demás a través del vínculo terapéutico.

  • BIENVENIDA
  • ME PRESENTO
  • SERVICIOS
  • REGALO
  • BLOG
  • CONTACTO

Archivos para diciembre 2014

HAURRAK HERIOTZAZ GALDETU DIT. ZER ESAN?

diciembre 21, 2014 by Dejar un comentario

perdida-mascota

Badago garai bat non haurrek heriotzaren inguruko galderak egiten hasten diren, heriotzaren inguruko marrazkiak egiten, animali txikiak zanpatu eta nola hiltzen diren begiratzen geratu … honek denak helduen mundua astintzen du, gertaera hauei erantzun bat eman nahi diogunean eta haurrak eskatzen digunean; heriotzari beldurra diogula ezkutatu nahi dugunean; gertuko norbait hil denean haurrari nola esan ez dakigunean, ezta aproposa ote den edo ez eztabaida dugunean.

Heriotzari beldurra dion kultura eta hezkuntza batek horixe egingo du, ekidin ezin dugun errealitate bat baztertuko du, jakin-mina eta ezkutaketa jolasak handituz.

Heriotza, mina, porrota, frustrazioa eta horrelako gaiak ez dira sakontasunez lantzen eskola, etxe edota astialdian, egoera etortzen bada, askotan, oin puntekin zeharkatzen dugu zubi deseroso hori, haurrak galdetzeari uzten badio arnasa berreskuratuz… baina haurrak ez dira ergelak, ez dute galdetzen ez dakitelako, dakitenaren berrespena besterik ez dute bilatzen.

Helduon jarrera hauek haurrak babestea dute helburu, ez dadila kezkatu. Baina joko honek tentsioa dakar eta helduak heriotzari begiratzea ere galarazten digu, egun bizi ditugun herstura, beldur patologiko eta depresioak elikatuz eta hauen mantenurako bizimodua moldatuz. Heriotzari beldurra, zer ote da, nola izango da, nola hilko naiz … honek denak gure barrenak nahasten dizkigu, botikak sortaraziz eta bizitza irrealak amestuz. Mugakotasunean oinarritutako hezkuntza faltan botatzen da, prozesuak amaitu eta gauzek limite batzuk dituztela onartzea.

Hala era, haurrak 8 eta 9 urte bitartera arte, ez dute guztiz bereizten erreala eta fantasia dena. Beraz, heriotzaren inguruan hitz egiteko jartzen garenean kontutan izan behar dugu haurraren une ebolutiboa eta gure jarrera heriotzarekiko. Gu ahalik eta erosoen sentitu behar gara (baliteke aurrez heriotzarekiko lan pertsonal bat egin behar izatea), gezurrak ekidin eta haurraren asimilazio erritmoa kontutan izan. Hau da, “zure ama inoiz ez da hilko” gezurra izateaz gain, ukatze jarrera bat elikatzen du, momentuko lasaitze bati leku eginez. Haurrak honen aurrean beraz, beste informazio iturri batzuk bilatuko ditu gatazka honek suposatzen diot herstura baretzeko, askotan fantasiara eta sinesmen faltsuak sortuz, adibidez “ama ez da inoiz hilko seme/alaba ona izango naizelako beti”

Bestetik, baiezko itxi batekin erantzutea, haurrarentzat gehiegi izan daiteke eta larritasun emozionala ekar diezaioke. Haurrak egi borobilari aurre egiteko baliabideak dituela ziurtatu behar dugu aurretik.  Hortaz, informazioa poliki eman daiteke. Haurrak ama hil egingo ote den galdetzen duenean, funtsean, bakarrik geratzearen larritasuna gordetzen du, “nork zainduko nau orduan? Nola biziraun?” hortaz esan diezaiokegu “amatxo zure ondoan egongo da eta zainduko zaitu ahal duen arte, eta izaki bizidun guztiak hil egiten direla egia izanda, ziurtatzen dizut beti izango duzula inor zaindu eta maitatuko zaituena”

Jarraian garai ebolutibo bakoitzari dagokion heriotzaren bizipena azaltzen da, hala ere, haur bakoitzak bere eboluzio propioa duela kontutan izan behar dugu, hauek orokortasun batzuk dira:

 

<2 urte

. Heriotza hitz bat besterik ez da. Ez dago bere esanahiaren ulermen kognitiborik.

. Absentzia bezala hautematen dute heriotza. Hil egin den pertsonaren presentzia eza sentitzen dute, bereziki erreferentzia irudia bada (Ama, aita…)

. Familiako kide bat hil ondoren etxean eta errutinan emango diren aldaketak hautematen ditu.

. Honen ondorioz gertuko familia kideak bizi duten gogo aldarteaz jabetzen dira.

  • Komeni da adin hauetan duten errutina eta eguneroko erritmoa mantentzea, heriotza bat gertatu bada ere euren segurtasuna eta espazioak mantentzen direla ikusi behar dute.

3 eta 6 urte

. Heriotza aldi baterakoa eta itzulgarria dela uste dute.

. Pertsonak hil ondoren sentitu eta ikusten gaituztela pentsatzen dute

. Heriotza unibertsala ez delakoan daude, haiek eta euren gurasoak ez direla hilko ustez.

. Guk emandako informazioa literalki ulertzen dute. Amona zerura joan dela esaten badiogu, haiek ere zerura nola joan daitezkeen galdetuko digute.

  • Hizkuntza argia, doi eta erreala erabili behar dugu adin honetan, ez bait dute hizkuntza sinbolikoa ulertzen.

6 eta 10 urte

. Badakite heriotza behin betikoa eta itzulezina dela.

. Ulertzen dute hil ondoren pertsonak ez gaituztela ikusten.

. Kontzeptu biologikoen bidez ulertzen dute bizirik egotea eta ez egotearen artean: bihotza gelditzea, arnasteari uztea, pultsua etetea.

. Badakite pertsonak hil egiten direla. Adin honetan haiek ere hil egingo direla hasiko dira jakiten.

. Pertsonaren heriotzarekin zerikusirik ote duten galdetu diezaiokete, erru sentimendua garatuz.

. Familia kideren bat hil daitekeela pentsatzeak ezinegona sortzen die eta asko kezkatu daitezke gertuko helduek euren burua ez badute zaintzen “ez erre, ez hartu kotxea…”

. Hileta eta heriotza erritualekin interesa pizten zaie, parte hartzeko nahia azalduz.

. 8 urte inguruko haur batek hileta edota agurtze erritual batean parte hartu dezake, aurrez zer ikusiko duen azalduz eta une oro lagunduz.

  • Adin hauetan haurrak azalpenak behar dituzte, zergatik hil egi da, zer gertatu zaio gorputzari, zer gertatuko da bere bizitzarekin, etab. Gure aldetik pazientzia eta goxotasuna beharko da beraz, entzun eta jasotzen ditugula sentitu behar dute, garrantzitsua da sentitzen dutena eta gu hor gaude sostengu emateko. Behar duten guztia galdetzera animatu behar zaie.

10 eta 13 urte

. Heriotza zer den ulertzen dute, baita egun batean hil egingo direla badakite (honek larritasuna eragingo die)

. Errituetan interes handia dute, baita heriotzaren ondorengo usteetan. Gomendagarria da hiletan eta agur errituetan parte hartu dezaten.

. Heriotzak dakarren ondorioekiko kontzientzia handiagoa dute eta hortaz kezka handiagoa ere.

. Heriotzarekiko sentitu eta pentsatzen dutena azaleratzea zaila izaten zaie.

. Haien erritmoa eta denbora errespetatzea garrantzitsua da. Hor gaudela erakutsi eta gure babesa dutela.

. Heriotzarekin izan ditugun esperientziak ezagutzeko interesa agertu dezakete; nola izan zen amona hiltzea eta ondorengo egunerokoa, etab.

 

nerabeak

. Heriotzarekiko kontzientzia osoa dute dagoeneko, eta azalpen biolokiko, filosofiko eta erlijiosoak eman dezakete.

. Ondorio existentzialak ezagutzen dituzte eta pentsamendu formal zein abstraktuari esker teorizatu dezakete heriotza

. Badaki hil egingo dela eta egoera emozionalaren arabera era betera edo bestera eramango du.

. Familiako erritmoan parte hartzen dutela sentitu behar dira, heriotza baten aurrean beste heldu bat bezala behar du bere lekua izan.

. Gertuko heriotza baten ostean egunerokotasuna berreskuratzeko animatu behar zaio, lagun taldea oso garrantzitsua izan daiteke garai hauetan.

 

Heriotza ekidin ezin dugun gertaera bat da eta naturaltasunez bizi dadila eskatzen digu egunero. Alde batera begiratzeak min eta erresistentzia gehiago dakar, doluak eta tristurak bere denbora behar du, negarrak, amorruak … beren lekua behar dute eta haiekin kontziliatzeak lagunduko gaitu ez bakarrik heriotzaren aurrean beste jarrera bat hartzen, baizik eta dauzkagun minutu, segundo, hilabete eta urteak aho betez bizitzen.

 

TtiKlik! egitasmoarentzat idatzitako artikulua:

http://www.ttiklik.com/blog/2014/12/11/haurrak-heriotzaz-galdetu-dit-zer-esan/

Archivado en:Uncategorized

Barra lateral primaria

Entradas recientes

  • “Etxea, ihesaldia eteten den lekua da / El hogar es ese lugar donde la huida termina «
  • NUEVO TALLER ONLINE
  • Transiciones y digestiones
  • Oráculo Mujer Loto
  • Ritual de cierre de año

Comentarios recientes

  • admin en “Etxea, ihesaldia eteten den lekua da / El hogar es ese lugar donde la huida termina «
  • Isabel en “Etxea, ihesaldia eteten den lekua da / El hogar es ese lugar donde la huida termina «
  • Nek Ane en 6 de marzo, DÍA INTERNACIONAL POR EL AMOR PROPIO, PORQUE YO LO VALGO

Archivos

  • marzo 2021
  • mayo 2020
  • septiembre 2019
  • enero 2019
  • diciembre 2018
  • octubre 2018
  • septiembre 2018
  • marzo 2018
  • noviembre 2017
  • octubre 2017
  • septiembre 2017
  • agosto 2017
  • febrero 2017
  • junio 2016
  • marzo 2016
  • abril 2015
  • diciembre 2014
  • noviembre 2014
  • mayo 2014
  • abril 2014
  • marzo 2014
  • febrero 2014
  • enero 2014
  • julio 2013
  • junio 2013
  • mayo 2013
  • abril 2013

Categorías

  • Uncategorized

Meta

  • Acceder
  • Feed de entradas
  • Feed de comentarios
  • WordPress.org

Copyright © 2022 · Genesis Sample on Genesis Framework · WordPress · Iniciar sesión

Esta web usa Cookies para mejorar tu experiencia de usuario. Entiendo que estás de acuerdo, pero tienes derecho a rechazarlo cuando quieras. Configuración de CookiesACEPTAR
Privacidad y Política de Cookies

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necesarias Siempre activado

Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.

No necesarias

Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.