Aroa

#Mujer Loto

“Emakume tribua berreskuratzea izan da, elkarren bizipenak konpartitu, sentitu, inolako prejuiziorik gabe. Norbere burua ezagutzen, maitatzen eta onartzen ikasi. Gure gorputzaren sentsazio fisikoak identifikatu eta informazio hori baloratu. Bizitzak ematen dituen golpeak eta gora-beherak ere onartzen jakin, lurrera erortzearekin ere gauza asko ikasten eta indartzen direlako.

Neretzako esperientzia paregabea izan da, goxoa, naturala, sakona, bakoitza bere erritmora bidea egiten joan dena.

Taller osoa amaitu ondoren emakume sendoago bat sentitzen naiz, osoagoa, ni neu. Besteak beste nire burua zaintzearen garrantzia ere onartu, eta horretarako zein baliabide ditudan aztertu eta sentitu. Nere burua maitatzen ikasi gauza guztien gañeatik.

Prozesu guztia bihotz barrenetik sortu da eta zoragarria izan da.

Mila esker benetan aukera hau emateagatik. Besarkada eztu bat.”